miércoles, 11 de abril de 2012

Literaldia 12, euskal literaturari eskainitako jaialdia.

Gaur hasi eta maiatzaren 12ra, Bartzelonak Literaldia’12 euskal literaturari eskainitako jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko du, Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturik, Universitat de Barcelona, Universitat Autònoma de Barcelona eta Hizkuntz Eskola Ofizialak lagundurik. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, ikuskizunak, bertsolariak,#ipuintzarra eta #mikroipuina lehiaketak, literatura ibilbideak, erakusketak… Jaialdiaren zortzigarren edizioa proposamen eta berritasunez jantzirik dator.
“Gaur egungo Euskal Herria literaturan” lelopean jaialdiak ekitaldi sorta zabala –hogei baina gehiago- eskainiko du, hauetako gehienak doakoak, eta gustu eta adin ezberdinetarako. Eta guzti hau Sant Jordi eguna ahaztu gabe, era berean talentu berriak zein egile ezagunak aurkeztuz.
Literaldiaren zortzigarren edizio honen eskaintzaren xedea jende zabalago eta ezberdinago batetara hurbiltzea da. Horrela, Literaldia’12 jaialdiak teknologia berriak protagonista dituen literatur lehiaketa baten alde egingo du apustu. Twitter izango da egun batez –edo gehiagoz- idazle izateko aukeraturiko plataforma, ipuin kolektibo baten eraketa edota gehienez 140 karaktere izango dituen mikroipuin baten sorkuntzarekin. 

informazio gehiago: http://www.literaldia.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario