lunes, 7 de mayo de 2012

jueves, 3 de mayo de 2012

Artzain gezurtia

Gaur beste on lineko ipuin batekin natorkizue, baina oraingo honetan haurrak eurak dira narratzaile egiten dutenak. Mota honetako jarduerak klasean prestatzea aukera paregabea da haurren irakurzaletsauna pizteko.


miércoles, 2 de mayo de 2012

Euskarazko produktuen katalogoa

www.katalogoa.org webgunean hilabetero 16 urte bitarteko gaztetxoentzat argitaratu diren produktuen berri ematen digute.
Buletin honetara  harpidetu nahi baduzu, egin klik lotura honetan www.katalogoa.org/buletina.
Hemen dituzue maiatzeko liburu eta komikien erreferentzia batzuk:

 
Komikiak
 
 

Udaberririk ankerrena


Udaberririk ankerrena
1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 14-16, Helduak  
     
 Komikiak
 
Liburuak
 
 

Amatxo eta ni


Amatxo eta ni
Zein handia den amatxo! Baina ez soilik Kuxkur amatxo baino askoz txikiagoa delako. Ez, amatxo berez da zoragarria! Oso ausarta da, eta arrisku guztietatik babesten du, berarekin jolasten da eta fruiturik goxoenak biltzen dizkio.

     
Prezioa: <10 €  
Adina: 00-04  
     
 Liburuak
 
 

Enara Ttipia


Enara Ttipia
Enara ttipiak bizitzan barnako bidaiari heltzen dio, ausart, xalo eta baikor. Ikusnahia eta sena bidaide bikainak izanen ditu Enarak.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 05-09, 10-14
 Liburuak
 
 

Hasiera


Hasiera
«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 05-09  
     
 Liburuak
 
 

Hodeietan


Hodeietan
2011ko sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian saria jasotako proiektuaren emaitza da eskuartean duzun lan hau. Kategoria honetako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 10-14, 14-16  
     
 Liburuak
 
 

Iban Aldeanurikoa (II) - Berehorraren ondarea


Iban Aldeanurikoa (II) - Berehorraren ondarea
Iban eta Errion-Thaleko bere lagunak inbaditzaileen aurka guztia emateko prestatzen diren bitartean, bada gizon prestu bat, gatibualdi luze batetik ihes egin duena eta, beste bat, traizio beltzena ehotzeko azpilanean dabilena.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 10-14, 14-16  
     
 Liburuak
 
 

Ilargia lapur


Ilargia lapur
Fantasiaz eta irudimenaz baliatu da Pablo Albo kontakizun honetan, eta goxotasunez eta umorez landu du haurrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzen den erronka: txupetea uztea.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 00-04  
     
 Liburuak
 
 

Larunbatean Bukowskin


Larunbatean Bukowskin
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak.

     
Prezioa: 11-20 €  
Adina: 10-14, 14-16

lunes, 23 de abril de 2012

Liburuaren nazioarteko eguna

Gaur Sant Jordi edo Jurgi Deunaren eguna da: liburuaren nazioarteko eguna.
Katalunian usadioz Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikien. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.

Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna. 

Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga (1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin
Euskal Herrian ikastetxe eta udal liburutegi gehienetan ospatzen da urtero Liburuaren Eguna eta aste horretan literatura eta irakurketarekin zerikusia duten jarduera desberdinak antolatutzen dira.

Egun hau ospatzeko ezer berezirik egin behar al duzu?

viernes, 20 de abril de 2012

Irakurri, gozatu eta oparitu

Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an, abiatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Bi hilabetez 15 herritan gauzatuko da egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, elkarlanean jarriko ditu herrietako Euskaldunen Elkarteak, udal liburutegiak eta liburudendak.

Apirilaren 23an jarriko da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta 15 herritako Euskaldunen Elkarteek antolatutako ekimena. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.
Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira bertan parte hartzeko:
  1. Irakurri Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  2. Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun... Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburudendan erabiltzeko.
  3. Oparitu Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati,... edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketaren % 25a ordaintzeko aukera izango dugu, % 50a euskaldunon elkarteko kidea izanez gero.

Nazioarteko Liburuaren Egunean hasita, bi hilabetez

Aurreko bost edizioak moduan, apirilaren 23an abiatuko da aurten ere Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Uda aurreko hilabeteak baliatzen dira beti egitasmoa sustatzeko, liburuen irakurketa eta oparitarako garai oso egokia baita hau. Horrela, aurten bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak eta ekainaren bukaerara arte aukera izango dute herritarrek kanpainan parte hartu eta abantailak baliatzeko.
15 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen bi hilabeteotan, tokian tokiko Euskaldunon Elkarteek sustatuta:
  • Araban: Aramaio (Txirritola), Urkabustaiz (Lan eta Jolas), Legutio (Udal liburutegia) eta Zuia (Bidabarri)
  • Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama (Zorrizketan) eta Zamudio (Lagatzu)
  • Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia (Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun (Irun Iruten)
  • Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).

Zozketak, berrikuntza

Irakurri, Gozatu eta Oparitu-ren seigarren edizio honek badakar berrikuntzarik. Bi zozketa egingo dira liburutegi bakoitzean, maiatzean eta ekainean parte hartuko duten irakurleen artean; sariak, noski, irakurtzen eta gozatzen jarrai dezaten lagunduko duten erosketa-txartelak izango dira. Horiei, tokiko elkarteek, egitasmoaren inguruan antolatuko dituzten ekintzak gehitu behar zaizkie; solasaldiak idazleekin, liburu azokak, ipuin kontaketak...
Oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez:
  • Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea.
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea.
Egitasmoaren aurreko bost edizioetako balorazio positiboak kontuan harturik abiatu dute Topaguneak eta herrietako euskara elkarteek seigarren edizio hau. Izan ere, egitasmoa martxan jarri den herri gehienetan honek eragin positibo nabarmena izan du herritarrek liburutegi publikoan egiten duten euskarazko liburu mailegu erabileran; datu positiboa da, egitasmoaren helburuen artean euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea baitago. Zeharkako helburu izanagatik, erabilera horrek liburuen salmentan izan duen eragina ere kontuan hartzekoa izan da eta zenbait kasutan, nabarmena gainera. Oso ondo baloratu izan da, era berean, egitasmo honi esker era askotako eragile publiko eta pribatuen arteko elkartana gauzatu izana.
Egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien babesaz gain, honako argitaletxeen laguntzari esker izaten da posible: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela, Txalaparta eta Susa.
Iturria: www.erabili.com