martes, 10 de abril de 2012

Irakurketaren onurak

Irakurketarako zaletasunak hainbat onura ditu. Haurrengan bereziki irudimena eta sormena pizten ditu eta adimen hauek helduaroan oso baliagarri izango zaizkio arazoei jarrera egokiekin aurre egiteko eta irtenbide desberdinak bilatzeko. 
  1. Irakurtzen duen haurra orohar, telebista ikusi baino egiten ez duena baino intelektualki independieneteagoa da. Telebistako irudiek errealitatearen bertsio bat azaltzen dute, liburuek aldiz, irudirik ez dutenez, irudimena libre uzten du nahi duena sortzeko. 
  2. Liburu bat irakurtzen amaitzeak egindako ahalegina suposatzen du, telebista ikustea baino askoz handiagoa. Ahaleginak zaila zen zerbait menperatu izanaren poztasuna dakar eta haurraren bereganako konfiantza handitzen du. 
  3. Irakurketa ezinbestekoa da hizkuntza menderatzeko. Horrela, haurra hobe adierazi daiteke, hobe jakinarazi ditzake bere sentimendu eta beharrizanak, eta errazago elkar eragin dezake beste pertsona eta egoera batzuekin.  
  4.  Liburu on bat irakurtzeak,  pertsonen arteko erlazioak eta bere burua hobeto ulertzen laguntzen dio haurrari.
  5. Irakurketa hezkuntzaren oinarria da, eta hezkuntza giza berdintasunerako munduko faktore garrantzitsuena da. Liburu bat irakurtzeaz gozatzen duen haurra, gai izango da irakurketa, arrakastaz garatzekooinarrizko tresna moduan erabiltzeko, gero eta lehiakorragoa den gizarte honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario