jueves, 12 de abril de 2012

Hasi berrientzat

Ikaste bidean dauden umeentzako, eta ikasi ondorengo lehen urrats eta nekeetan ari diren umeentzako aproposa da gaurko proposamen hau, batzuk irakurtzearen helburutik gertuago, beste batzuk urrunxeago, baina denak ari dira ahalegin berean, urratsen arteko aldea besterik ez da berena.

Irakurtzen ez dakiten umeek, guraso edo pertsona heldu baten laguntzaz ere gozatu ahal izango dute liburu hau.

Adin horietan, ilustrazioa da idatzia bera baino inportanteagoa. Ipuinaren alderdi erakargarriena ilustrazioen dotorezian dago. Baina, kontuz gero, ez baitago ipuin erkargarririk istori ederrik gabe; eta, jakina, istorio eder horretan irakurri behar dute. Horixe da helburua: modu atsegin eta erakargarri batean haurren irakurmena hobetzea.

Sorgina eta emakume ederra

Sorgina eta emakume ederra

Talde lana

Ilustratzailea: Alvaro Matxinbarrena
Adin gomendatua: 7-9 urte
Bilduma: Albumak, 2
Formatua: 215 x 215 mm
Orrialdeak: 28
Koadernaketa: Azal gogorra
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2000-12-04
ISBN paperezko edizioa: 978-84-7568-934-0

Paperezko edizioa: 10,50 €
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario