viernes, 6 de abril de 2012

Bularretik mintzora

Irakurketa altxor bat da. Haur txiki batek dasta dezake altxor horretatik baldin eta bere heldu horiek “Irakurtzen ematen” badiote, jaten ematen dioten bezalaxe.

Haurrek jaiotzen direnetik gauza asko behar dituzte modu egokian garatzeko: inguruarekin komunikatu, errealitatea pixkanaka ezagutuz joan eta errealitate horretan segurtasuna sentitzea. Guzti hauek aprendizai luze baten bidez gauzatzen dira, eta aprendizai honetan parte hartzen dute, ezinbestean, faktore psikologiko, sozial eta intelektualak, hirurak dira garrantzizkoak. Beraz, beren trebetasun kognitiboak garatzeko haurrak aprendizai prozesu luze bat pasa beharko du bere inguruko helduek lagunduta. Aprendizai hori oso loturik dago hizkuntzaren lorpena eta garapenarekin.

Haurraren inguruko helduek beraz, ikasi beharko dute zein diren haien eskuetan dauden baliabiderik egokienak, haurrari bere ibilbide honetan laguntzeko, hizkuntza garatuz, haren emozio munduari tokia egin eta garapen intelektual gorenera iristeko. Besteak beste, gure eskuetan dauden tresnak aurkeztu behar ditugu eta guraso eta irakasleei eskaini hauen erabilpena sustatzeko. Izan ere Literatur testuak garapen horren lagungarri apartekoak dira. Helduok haurrei irakurketa eskaintzen diegun neurrian, ondorio magikoak sortuko dira haurren adimenean, hizkuntza eta emozioak garatzeko eta baita haiekin lotura afektibo sendo bat finkatzeko ere.

Bularretik mintzora egitasmoa kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2007ko abenduan. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.

Egoitza hauetan, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu nahi ditu beraz  modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario