lunes, 23 de abril de 2012

Liburuaren nazioarteko eguna

Gaur Sant Jordi edo Jurgi Deunaren eguna da: liburuaren nazioarteko eguna.
Katalunian usadioz Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikien. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.

Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna. 

Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga (1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin
Euskal Herrian ikastetxe eta udal liburutegi gehienetan ospatzen da urtero Liburuaren Eguna eta aste horretan literatura eta irakurketarekin zerikusia duten jarduera desberdinak antolatutzen dira.

Egun hau ospatzeko ezer berezirik egin behar al duzu?

viernes, 20 de abril de 2012

Irakurri, gozatu eta oparitu

Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an, abiatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Bi hilabetez 15 herritan gauzatuko da egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, elkarlanean jarriko ditu herrietako Euskaldunen Elkarteak, udal liburutegiak eta liburudendak.

Apirilaren 23an jarriko da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta 15 herritako Euskaldunen Elkarteek antolatutako ekimena. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.
Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira bertan parte hartzeko:
  1. Irakurri Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  2. Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun... Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburudendan erabiltzeko.
  3. Oparitu Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati,... edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketaren % 25a ordaintzeko aukera izango dugu, % 50a euskaldunon elkarteko kidea izanez gero.

Nazioarteko Liburuaren Egunean hasita, bi hilabetez

Aurreko bost edizioak moduan, apirilaren 23an abiatuko da aurten ere Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Uda aurreko hilabeteak baliatzen dira beti egitasmoa sustatzeko, liburuen irakurketa eta oparitarako garai oso egokia baita hau. Horrela, aurten bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak eta ekainaren bukaerara arte aukera izango dute herritarrek kanpainan parte hartu eta abantailak baliatzeko.
15 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen bi hilabeteotan, tokian tokiko Euskaldunon Elkarteek sustatuta:
  • Araban: Aramaio (Txirritola), Urkabustaiz (Lan eta Jolas), Legutio (Udal liburutegia) eta Zuia (Bidabarri)
  • Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama (Zorrizketan) eta Zamudio (Lagatzu)
  • Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia (Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun (Irun Iruten)
  • Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).

Zozketak, berrikuntza

Irakurri, Gozatu eta Oparitu-ren seigarren edizio honek badakar berrikuntzarik. Bi zozketa egingo dira liburutegi bakoitzean, maiatzean eta ekainean parte hartuko duten irakurleen artean; sariak, noski, irakurtzen eta gozatzen jarrai dezaten lagunduko duten erosketa-txartelak izango dira. Horiei, tokiko elkarteek, egitasmoaren inguruan antolatuko dituzten ekintzak gehitu behar zaizkie; solasaldiak idazleekin, liburu azokak, ipuin kontaketak...
Oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez:
  • Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea.
  • Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea.
Egitasmoaren aurreko bost edizioetako balorazio positiboak kontuan harturik abiatu dute Topaguneak eta herrietako euskara elkarteek seigarren edizio hau. Izan ere, egitasmoa martxan jarri den herri gehienetan honek eragin positibo nabarmena izan du herritarrek liburutegi publikoan egiten duten euskarazko liburu mailegu erabileran; datu positiboa da, egitasmoaren helburuen artean euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea baitago. Zeharkako helburu izanagatik, erabilera horrek liburuen salmentan izan duen eragina ere kontuan hartzekoa izan da eta zenbait kasutan, nabarmena gainera. Oso ondo baloratu izan da, era berean, egitasmo honi esker era askotako eragile publiko eta pribatuen arteko elkartana gauzatu izana.
Egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien babesaz gain, honako argitaletxeen laguntzari esker izaten da posible: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela, Txalaparta eta Susa.
Iturria: www.erabili.com

miércoles, 18 de abril de 2012

komikiak

Sarritan komikiak bigarren mailako literatura moduan ikusten ditugu eta ez luke horrela izan behar. Literaturako beste edozien formaturen maila bera dute eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzeko orduan badituzte hainbat abantaila. Hona hemen zenbait komiki gomendagarri.


De Rerum Natura 4

KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 4
Egilea: Patxi Huarte "Zaldieroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Bonaparte Errusiako kanpainan bezala, ezinean dabil Napoleon Lopez gurea, euskal gizarte eskertxarrekoak haren normalizazio saioak ulertu nahi ez dituela-eta; The Organization, berriz, zenbat eta gutxiago agertu, orduan eta arrakastatsuago.
Urtea: 2011
Prezioa: 18,75€


Gartxot. Konkista aitzineko konkista

KOMIKIAK
Izena: Gartxot. Konkista aitzineko konkista
Egilea: Edorta Barruetabeña - Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Arturo Campionek Itzaltzuko kondaira zahar bat hartu eta historiako une eta toki jakin batean kokatu zuen. Hortxe kokatzen dira Donejakue Bidea, mairuak, zaldunordeank, bardoak.... Ohar-papertxoz osatutako altxor txiki hau Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak idatzi dute, Gartxot izeneko filmaren gidoilariak.
Urtea: 2011
Prezioa: 16,50€

Asterix gladiadorea

KOMIKIAK
Izena: Asterix gladiadorea
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena: Asterix-en lehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011

Prezioa: 16€


 
 

Asterix eta godoak

KOMIKIAK
Izena: Asterix eta godoak
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena: Asterix-en ehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011

Prezioa: 16€

 
 

Miguel eta Nekane. Ijito herria historian

KOMIKIAK
Izena: Miguel eta Nekane. Ijito herria historian
Egilea: Gipuzkoako Etorkizunerako Ijitoen Elkartea
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2011

 
 
 
 
 
 

Xabiroi

KOMIKIAK
Izena: Xabiroi
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Urtea: 2008
Prezioa: 2€






De rerum natura 3

KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 3
Egilea: Patxi Huarte "Zaldi eroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Napoleon Lopez euskal arazo edo gatazka guztiak normalizatzera etorri den garaia izan da; Braveheart Ibarretxek bere ametsetako abenturatxoak bertan behera utzi behar izan dituena; bitartean hor jarraitzen du azken antxoak bere kezka ekologikoez galdetzen, Mitxelena XVI.ak euskarari buruz pontifikatzen...
Urtea: 2010
Prezioa: 18,20€

Okatxu

KOMIKIAK
Izena: Okatxu
Egilea: Asisko, Mattin Irigoien, Adur Larrea
Argitaletxea: Argia
Azalpena: Okatxu jaio berri da Iparraldeko arditegian; ez da harritzekoa, berau arkumea baita. Haren begietatik mundua ezagutuko dugu: ama eta beste axuriak, artzaina eta zakurrak. Koiote amerikar euskalduna eta mendizale bizkaitarrak...; Udaberria hastearekin bat, kamioi batek garraiatuko du artaldea goi larreetara, eta bertan bizi berri bat hasiko du, ezagutza harrigarriak eginez...
Urtea: 2010
Prezioa: 17€



Pololoak 3

KOMIKIAK
Izena: Pololoak 3 - Atxeritoko balada
Egilea: Patxi Gallego Palacios
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Zertan amaituko da Xabinaitorren abentura? Pirinioetan jarraituko al du Kariñerekin batean? Ihes egingo al die guardia zibilen erasoei eta Aldanondo inspektorearen segadei? Zer pentsatzen dute honetaz Xabiren guraso desesperatuek? Eta idazle jauna, ez ote dago nazkatuta bere super-heroiaz? Ez galdetu gehiago eta hartu liburua behingoz!
Urtea: 2009
Prezioa: 23€



Teleatoi

KOMIKIAK
Izena: TeleAtoi
Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: Dani Fanoren komiki - liburua.
Agustin Eguskizaga, Dionisia 2 izar-Atoiontziko kapitainaren nabigazio-egunkarian oinarritutako kontaketa harrigarria.
Urtea: 2010
Prezioa: 12€



Abentura Olinpikoa

KOMIKIAK
Izena: Abentura olinpikoa
Egilea: Txani Rodríguez y Nacho Fernández
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Manuel eta bere ikaskideak aukeratuak izan dira "olinpiada berde"direlako batzuetan parte hartzeko, ingurumenaren iraunkortasuna eta errespetua sustatzea helburutzat hartuta. Kirol ekitalde entzutetsu horien kariaz, Australiatik Euskadira etorriko dira Manuelen lagunak eta Manuel bera, hemen egingo baitira jokoak. Gure artean diren bitartean, abentura berriak bizi eta lagun zaharrak berriro ikusiko dituzte.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Asterix Hamabi probak

KOMIKIAK
Izena: Asterix Hamabi probak
Egilea: R. Goscinny - Albert Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Urtea: 2009
Prezioa: 12€







Ahalmen partekatuak

KOMIKIAK
Izena: Ahalmen partekatuak
Egilea: Jansain & Zerda
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Soltaren gaztea erresuma galdu baten bila abiatu da bere lagunekin. Bidaiaren gorabehera ugarietan zehar, neska gaztea konturatzen da lankidetza dela biderik ziurrena oztopoei aurre egiteko. Ibilaldi luze eta zail horretan jasotako eskarmentuak indarra emango dio gorte zalantzati eta bere pribilegioez itsututako bat errotik eraldatzeko.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Diamanteak harean

KOMIKIAK
Izena: Diamanteak harean
Egilea: Joseba Gómez y Josema Carrasco
Argitaletxea: Saure
Azalpena: “Ziklozirkua” bildumako bigarren ale honek Botswanako herri boskimanoaren egoeraren berri ematen digu. Kalahariko boskimanoak Afrikako herririk zaharrena dira. Denbora luzean hainbesteraino zapaldu dituzte, non herri gisa arriskuan baitaude. Beren lurretan diamanteak aurkitu izanak bizkortu egin zuen antzinako kultura horren suntsitze-prozesua.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Irati Saiak

KOMIKIAK
Izena: Irati Saiak
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landak; Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadok osatutako tandemek Xabiroi aldizkarian argitaratutako komiki bilduma dira Irati eta Piztia Otzanak. Gidoia bikaina eta marrazkiak ezin-hobeak. Genero beltzekoa, intriga, misterioa eta abentuak ziurtatuta dauzkazue.
Adin-oharra: Helduak
Urtea: 2009
Prezioa: 12€
 
 
 
 

Newton eta torriko superordenagailua

KOMIKIAK
Izena: Newton eta Torrijo superordenagailua
Egilea: Edorta Corpas y Victor Araque
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik. Proba batzuk eginda etxera joateko ordua iritsi da, baina Vicente Bucay Delgado Ávalos Newtonek ez du nahi Isaacek laborategiko gela hotz batean lo egiterik, arbaso hura mundura ekartzea ez da-eta esperimentu arrunta.
Urtea: 2009
Prezioa: 17€



martes, 17 de abril de 2012

liburu gomendioak: 16 urtetik gorakoentzat

BAIETZ OKERREKO BIDEA AUKERATU Edorta Agirre / Asisko Urmeneta
Alberdania
14,50€
ATONDU
Ane Albisu
Elkar
29,50€
EUSKARAREN
DOLUMINAK
Luis Aramburu Altuna
Elea
15€


ERREGE HILOBIA
Aitor Arana
Elea
14€
HITZA AZTI
Iñaki Arranz
Alberdania
19,50€
IRUZURRAK
HISTORIAN
Eduardo Arrayet / Iñaki Gonzalez Garai
Gaiak
17€


HERRIA, HIRIA, NAZIOA
Zibilismoaren sustraiak
Xabier Arregi
Pamiela
11€
HITZAK
BATZEN GAITU Askoren artean Elea
10€
BERTSOLARI
TXAPELKETA NAGUSIA
2005
Askoren artean
Bertsozale elkartea


BAPATEAN 2005
Askoren artean
Bertsozale elkartea
15€
BROOKLYNGO
EROKERIAK Paul Auster Alberdania
19,50€
KRISTALEZKO HIRIA
Paul Auster
(itzul. H. Cano) Txalaparta
15€


ZALDITERIA GORRIA
Isaak Babel
Alberdania
11,30€
ZALAKAIN
ABENTURAZALEA
Pio Baroja Nessi itzulpena: Koro Nabarro Elkar eta Alberdania
12,45€
EZKATAK
Leire Bilbao
Susa
10€


AGOSTI CHAHOREN
KANTUTEGIA Agosti Chaho Susa
17,50€
ERO HIRIA
Javi Cillero
Alberdania
14,20€
MUNDUKO ETA EUSKAL
HERRIKO ATLASA
Geografikoa eta politikoa
Elhuyar Edizioak
Elhuyar
20,5€


HARTZ ARREA
PIRINIOETAN Migel Mari Elosegi Elkar
23,75€
ZIENTZIA ETA NATURA:
HOGEITA SEI ISTORIO
Pello Epeldegi / Unai Mtz. Lizardui Gaiak
18€
EZ DADILA
EGUZKIA SARTU
Martin eta
Xabier Etxeberria
Elkar
16,75€


JAZINTO
RIVAS ELGETA
(1906-1964) Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
12€
BIDEGILEAK
Eusko Jaurlaritza
6€
IZUA
Lydia Flem
Alberdania
11,90€


CELESTINO URIARTE Klandestinitatea eta erresitentzia komunista Juan
Ramon Garai Txalaparta

16€
PIO BAROJAREN
DONOSTIA Pio Baroja Alberdania
8€
EZ MERKEENAK, BAI ONENAK!
ARGIA: euskal publizitatea abian
Lander Garro
Alberdania
10€


SANTXA
Aizpea Goenaga Mendiola Euskaltzaindia
4€
MENTXAKAREN
AITORPENA
Jose Ramon Goikoetxea "Ardotxi" Elkar
17,75€
EUSKAL HERRIA
DATUEN TALAIATIK 2006
HHAA Txalaparta
35€


IILUNETIK ARGIRA
ELBIRA ZIPITRIA
Hik Hasi
17€
KONTU-JATEN
Arantxa Iturbe
Alberdania
NAFARROAKO
ARTIZARRA Joxemari Iturralde Elkar
10,10€


DIORAMAK
Patxi Iturregi
Elkar
13,90€
TEILATUKO LIZARRA
Koldo Izagirre
Susa
11,50€
AMAREN ESKUAK
Karmele Jaio
Elkar
14,20€


BAT, BI, MANCHESTER
Iratí Jimenez
Elkar
9,45€
TXORIA
Oh Jung-Hi
Alberdania
16€
AROTZAREN
ESKUAK
Alberto Ladron Arana
Elkar
17,€


XABIER LETE
abestitzak eta poema kantatuak
Xabier Lete
Elkar
17€
BESTIARIOAK
Hilerrikoiak Karlos Linazasoro Elkar
10,10€
LILE
Peru Magdalena
Elkar
12,75€


MIRARIEN
KALEZULOA Nagib Mahfuz Alberdania
15,50€
MILA ETA BAT
GAUEN GAUAK
Nagib Mahfuz
(itzul. P. Zubizarreta) Txalaparta
17€
HIRI GORAZARRE
JoséRamón Makuso
Elea
10€


SORGINAK
Euskal kultura
Toti Martinez de Lezea
Erein
32€
ARIMA ENKONIATUAK
Xabier Mendiguren Elizegi
Elkar
15,05€
PAPERJALEAREN
DIETA
Xabier Mendiguren Elizegi
Elea
15€


KALEKO IPUINAK
Juan Karlos Merino
Elea
10€
ECCE HOMO
Laura Mintegi T
Txalaparta
16€
PEACEFUL SOLDADUA
Michael Morpurgo
Alberdania
19,50€


BIZIAGO SENTITZEAK
DAKARREN INGURUAN...
Mugaldekoak Gaztelupeko Hotsak Liburua+CDa
15€
ZAZPI URKATUAK
Leonid Nikolaievitx
(Itzulpena: Jose MoralesBelda)
Elkar&Alberdania
12,30€
BIZITZA EREDUGARRIAK
J. M. Olaizola "Txiliku"
Elkar
17,50€


ETXEA
Josu Penades
Alberdania
14,20€
RAGGA-RAGGA DATOR GAUA
Paddy Rekalde
Susa
13€
AXENARIO
Jules Renard
(Itzulpena: Itziar Otegi)
Elkar&Alberdania
10,70€


KASANDRA LEIHOAN
Fito Rodriguez
Txalaparta
14€
NEGUTEGIA
Ixiar Rozas
Pamiela
15€
IZKIRIATURIK AURKITU
DITUDAN ENE POEMAK
(ed. Zuzendu eta eguneratua)
Joseba Sarrionandia
Pamiela
19€


EZ GARA GURE
BAITAKOAK
(ed. Zuzendu eta eguneratua)
Joseba Sarrionandia
Pamiela
13,50€
NI EZ NAIZ
HEMENGOA
(ed. Zuzendu eta eguneratua)
Joseba Sarrionandia
Pamiela
17€
ENPLEGUAREN ARBOLA
Pablo Sastre
Susa
12€


BALA HUTSAK
Castillo Suarez
Elkar
11,60€
GURE GERRETAKO
HEROIAK Rafa Ugalde
Elkar
12€
99 PIROPO POLTSIKORAKO
Urtxintxa
1€


EUSKARA JENDEA
Xamar
Pamiela
29,50€
INON IZATEKOTAN
Juan Luis Zabala
Susa
13€
TXANTXA QUICK.
NARRATIBA SAILA
Patxi Zubizarreta
Erein
14,90€


ETAren HAUTSA
Joseba Zulaika
Alberdania
13,50€
ERRETZAILEEN EREMUA
Jon Alonso
Susa
13€
TXOKOTIK ZABALERA
Dabid Anaut
Alberdania


SUSTRAI BELTZAK
Jon Arretxe
Elea
13€
ESPAINIAREN ARIMAZ
Joxe Azurmendi
Elkar
20,75€
MAREAREN ERRAIETAN
Jose Inazio Basterretxea Polo
Alberdania


JAKINTZAREN ARBOLA
Pio Baroja
itzulpena: Josu Zabaleta
Elkar eta Alberdania
14,40€
RORY GALLAGHER KEMENA ETA LEIALTASUNA
Xabi Borda
Gaztelupeko Hotsak
12€
JOTAKIE UROLAN POP
Xabi Borda
Gaztelupeko Hotsak
12€


MAILUAREN ODOLA
Aingeru Epaltza
Elkar
JOLASTEN AHAZTU ZAIT
Joseba Etxarri - Oroz
Alberdania
11,90€
NORK BEREA OZEANOA
Xabier Etxaniz Rojo
Erein
14€


LITERATURAK UMEEI BEGIRATU ZIENEAN
Manu Lopez Gaseni
Pamiela
11€
HYDE PARK-EKO HIZLARIA
Joxe Mari Iturralde
Pamiela
21€
ROCK & KLICK
(argazki liburua)
Ikor-Kotx
Gaztelupeko hotsak




RIMMEL
Koldo Izagirre
Susa
11,50€
IHES BETEA
Andu Lertxundi
Alberdania
BETI EDER DENA
Karlos Linazasoro
Erein
11,80€


EZJAKINTASUNAK
Gerardo Markuleta
Alberdania
EUSKAL HIRIA SUTAN
Xabier Montoia
Elkar
23€
LARRIALDIETARAKO IRTEERA
Txuma Murugarren
Gaztelupeko hotsak
12€


MAITALEA ETA BESTE ANTZERKI-LAN BATZUK
Harold Pinter
itzulpena: Iñigo Errasti
Elkar
BEÑAT DARDO
Joxan Oiz
Susa
14€
BAP... eta bestela ondo?
Joxi Ubeda Gaztelupeko
Hotsak
12€


ERROTARRIA
Jokin Urain
Susa
13,50€
ERGELEN NONBREA
Jose Enrique Urrutia Capeau Pamiela
19€
29 IPUIN
Ursula Wölfel
Alberdania








DENBORA BATEKO ZINEMA PAPERAK
(1954-1961)
Koldo Mitxelena
Alberdania
8€