sábado, 31 de marzo de 2012

Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa

Hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak bost eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Josean Urbietaren “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina ilustratu beharko dute eta gaztetxoek, aldiz, Eider Eibar ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute.beraz, lehiaketara ipuin idatziak edo ilustrazioak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan 4.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.


Aste Santurako liburuak

Aste Santuko oporretan zer irakurri ez dakizula? Ba hona hemen Asun Agirianoren ustez euskal haur eta gazteen literaturako ezinbesteko 50 liburuak, adinez adin:

2 urtetik aurrera
- Zesar eta Ernestina Gedeonen bila / Gabrielle Vincent. Timun Mas, 1982.
ISBN 84-7176-441-X
- Nola dastatu ilargia? / Michael Grejniec ; euskarazko itzulpena, Koldo Izagirre].
Kalandraka, 1999. (Amets egiteko liburuak). ISBN 84-95123-77-0
- Inork ikusi al ditu guraizeak? / Fernando Krahn ; euskarazko bertsioa, Koldo
Izagirre. Kalandraka, 2002. (Amets egiteko liburuak). ISBN 84-8464-168-6
- Gose handiko beldarra / Eric Carle ; [itzulpena, Koldo Izagirre]. Kalandraka,
2007. ISBN 978-84-8464-632-7
- Otsoa dator! / Émile Jadoul ; itzulpena, Jose Antonio Sarasola. Ibaizabal, 2008.
(Ipurtargia). ISBN: 978-84-8325-934-4

4 urtetik aurrera
- Axa mixa zilarra : euskaraz jolas egiteko liburua / J. M. Olaizola "Txiliku" ;
marrazkiak, Elena Odriozola. Elkarlanean, 2000. ISBN 84-8331-657-9
- Musu lapurra / Xabier Etxaniz Erle ; marrazkiak, Jokin Mitxelena. Aizkorri, 2001.
(Mendi sorgindua). ISBN 84-8263-327-9
- Ez da erraza, katagorri / Elisa Ramón ; [irudiak] Rosa Osuna ; itz. Koldo
Izagirre. Kalandraka, 2003. (Amets egiteko liburuak). ISBN 84-8464-227-5
- Igeritz / Leo Lionni ; itzulpena, Koldo Izagirre. Kalandraka, 2007. (Amets egiteko
liburuak). ISBN 978-84-8464-630-3
- Harri eltzekaria / Anaïs Vaugelade ; euskarazko itzulpena, Pantxo Mitxelena.
Ikas, 2009. ISBN 978-2-84963-071-6
- Antton eta neskak / Ole Könnecke ; itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika
Iraola. Alberdania, 2008. ISBN 978-84-9868-030-0
- Piztiak bizi diren lekuan / Maurice Sendak ; itzulpena, Koldo Izagirre.
Kalandaka, 2009. ISBN 978-84-8464-724-9
- Batbirulau! / Anjel Lertxundi ; Antton Olariaga. Alberdania ; Erein ; Igela, 2011.
(Klis-klasikoak). ISBN 978-84-9383-687-0

6 urtetik aurrera
- Itsasoa etxe barruan /Harkaitz Cano ; marrazkilaria, Mikel Valverde.Elkar, 2003.
(Batela). ISBN 84-9783-014-8
- Pupuan trapua / Xabier Olaso ; ilustrazioak, Agurtzane Villate. Pamiela, 2004.
(Haur Literatura). ISBN 84-7681-409-7
- Txarliren kontuak : ozen irakurtzeko marrazki liburu bat / Rotraut Susanne
Berner ; itzulpena, Irati Elorrieta Agirre. Alberdania, 2008. (Kalamatxin). ISBN
978-84-9868-024-9
- Jonasen ipuinak / Juan Kruz Igerabide ; marrazkiak, Mikel Valverde. Aizkorri,
2010. ISBN 978-84-8263-581-1
- Zein polita den Panama! : Panamara joan ziren tigre txikiaren eta hartz txikiaren
istorioa / Janosch ; itzulpena, Ainhoa Irazustabarrena Barriola. Pamiela, 2010.
ISBN 978-84-7681-646-2
- Osaba Elefante / Arnold Lobel ; [itzulpena, Manu Lopez Gaseni]. Pamiela,
2011. ISBN 978-84-7681-672-1

8 urtetik aurrera
- Enekoren soineko arrosa / Anne Fine ; itzulpena, Agurtzane Ortiz de Landaluze
; irudiak, Philippe Dupasquier. Zubia,1995. (Haur Literatura).
ISBN 84-8147-639-0
- Amona basoan galdu zenekoa / Arantxa Iturbe ; marrazkiak Elena Odriozola.
Elkar, 2005. (Kuku). ISBN 84-9783-315-5
- Iholdi / Mariasun Landa, Asun Balzola. Erein, 2005. ISBN 84-9746-250-5
- Anekdotak / Ruben Ruiz; marrazkiak, Eider Eibar. Pamiela, 2008. (Haur
Literatura). ISBN 978-84-7681-553-3
- Zangozikin / Koldo Izagirre ; Antton Olariaga. Igela, 2009.
ISBN 978-84-87484-89-6

10 urtetik aurrera
- Pippi Kaltzaluze / Astrid Lindgren ; marrazkilaria, Ingrid Vang Nyman ;
itzultzailea, David Urbistondo. Elkar,1994. (Xaguxar). ISBN 84-7917-353-X
- Galtzerdi suizida / Mariasun Landa ; ilustrazioak, Antton Olariaga. Elkarlanean,
2001. ISBN 84-8331-795-8
- Harry Potter eta sorgin-harria / J.K. Rowling ;itzultzailea, Iñaki Mendiguren.
Elkarlanean, 2001. (Harry Potter). ISBN 84-8331-703-6
- Garmendia errege / Kirmen Uribe ; [marrazkiak] Mikel Valverde. Elkar, 2004.
(Garmendia). ISBN 84-9783-207-8
- Amilami : laminen istorioak / Juan Kruz Igerabide ; marrazkiak, Elena Odriozola.
Elkar, 2008. (Dona dona). ISBN 978-84-9783-632-6
- Xia Tenzinen bidaia miresgarria / Patxi Zubizarreta ; marrazkilaria, Jacobo
Muñiz. Ibaizabal, 2009. (Paper txoriak). ISBN 978-84-8394-338-0
- Pinotxoren abenturak / Carlo Collodi ; ilustrazioak, Jokin Mitxelena ; itzulpena,
Koldo Biguri eta Garazi Joana Gokoetxearen bertsioa. Alberdania, Erein ,
Igela, 2011. (Klis-klasikoak) ISBN: 978-84-9383-688-7

12 urtetik aurrera
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian / Bernardo Atxaga ; marrazkiak, Antton
Olariaga. Donostia : Erein, 1985. Auskalo. ISBN 84-7568-053-4
- Jaun agurgarria / Manu López Gaseni. Pamiela, 1993. (Tamaina ttikia).
ISBN 84-7681-157-8
- Animalien inauteria / Felipe Juaristi ; marrazkiak, Antton Olariaga. Erein, 1999.
(Auskalo-Bumeran). ISBN 84-7568-853-5
- Kensukeren mundua / Michael Morpurgo itzulpena, Uxue Alberdi. Elkar, 2008.
(Xaguxar). ISBN 978-84-9783-505-3
- Lesterren logika / Harkaitz Cano ; marrazkilaria Antton Olariaga. Elkar, 2006.
(Xaguxar). ISBN 84-9783-436-4
- Ehun ipuin hitz gutxitan / Joxantonio Ormazabal ; marrazkilaria, Jon Zabaleta.
Elkar, 2010. (Xaguxar). ISBN 978-84-9783-832-0

14 urtetik aurrera
- Adrian Moleren egunkari ezkutua / Sue Towsend ; itzultzailea, Iñaki
Mendiguren. Elkar, 1992. (Branka). ISBN 84-7917-134-0
- Lur zabaletan / Aingeru Epaltza; marrazkiak, Asisko Urmeneta. Pamiela, 1994.
(Tamaina ttikia). ISBN 84-7681-199-3
- Krokodiloa ohe azpian / Mariasun Landa. - Alberdania, 2002. (Ostiral).
ISBN 84-95589-33-8
- 35 kilo esperantza / Anna Gavalda ; itzulpena, Jesus Mari Mendizabal
"Bizargorri". Alberdania, 2004. (Ostiral). ISBN 84-96310-08-6
- Gogoa lege / Manu López Gaseni. Madrid : SM, 2005. (Baporea).
ISBN 84-675-0619-9
- Zer da, ba, maitasuna? / Miren Agur Meabe ; diseinua eta marrazkiak, Concetta
Probanza. Elkar, 2008. (Bizi taupadak). ISBN 978-84-9783-629-6

16 urtetik aurrera
- Behi euskaldun baten memoriak / Bernardo Atxaga. Pamiela, 1991. (Tamaina
ttikia). ISBN 84-7681-117-9
- Kandinskyren tradizioa / Ramon Saizarbitoria. Erein, 2003. (Bioleta).
ISBN 84-9746-107-X
- Kale gorrian / Robert Swindells ; itzulpena, Iñaki Mendiguren. -Elkar, 2005.
(Izu taupadak). ISBN 84-9783-302-3
- Ibrahim jauna eta Koranaren loreak / Eric-Emmanuel Schmitt ; itzultzailea, Patxi
Zubizarreta. Erein, 2006. (Pertzebal). ISBN 84-9746-300-5
- Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; itzultzailea, Miren Lourdes
Oñederra ; Sempéren irudiak. Erein, 2007. (Pertzebal).
ISBN 978-84-9746-397-3
- Violet Park-en bidetik / Jenny Valentine ; itzulpena, Iñigo Errasti. - Alberdania,
2008. (Ostiral). ISBN 978-84-9868-034
- Zaldua, Iban&Ribas, Julen: Azken garaipena, Ikastolen Elkartea, 2011.
(Xabiroi). ISBN 978-84-938938-9-7

viernes, 30 de marzo de 2012

Ongi etorri nire blogera!
"Teknologia Berriak Hezkuntzan" irakasgaiaren barruan, klasera joan ezin dugun ikasleok bitakora bat zabaldu behar dugu eta bertan aukeratutako interesgunea landu. Blogaren irudia eta izenburua ikusita asmatuko zenuten bezala, nik aukeratutako interesgunea irakurmena da. Bitakora honetan bilduko ditut gai honen inguruko hainbat kontu, beti ere irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoarekin.