Gaurkoan Patxi errementariaren ipuina uzten dizuet, bere on line bertsioan.
lunes, 7 de mayo de 2012
jueves, 3 de mayo de 2012
Artzain gezurtia
Gaur beste on lineko ipuin batekin natorkizue, baina oraingo honetan haurrak eurak dira narratzaile egiten dutenak. Mota honetako jarduerak klasean prestatzea aukera paregabea da haurren irakurzaletsauna pizteko.
miércoles, 2 de mayo de 2012
Euskarazko produktuen katalogoa
www.katalogoa.org webgunean hilabetero 16 urte bitarteko gaztetxoentzat argitaratu diren produktuen berri ematen digute.
Buletin honetara harpidetu nahi
baduzu, egin klik lotura honetan www.katalogoa.org/buletina.
Hemen dituzue maiatzeko liburu eta komikien erreferentzia batzuk:
Komikiak |
Udaberririk ankerrena | ||
1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 14-16, Helduak | |
Komikiak |
Liburuak |
Amatxo eta ni | ||
Zein handia den amatxo! Baina ez soilik Kuxkur amatxo baino askoz txikiagoa delako. Ez, amatxo berez da zoragarria! Oso ausarta da, eta arrisku guztietatik babesten du, berarekin jolasten da eta fruiturik goxoenak biltzen dizkio. | ||
Prezioa: | <10 € | |
Adina: | 00-04 | |
Liburuak |
Enara Ttipia | ||
Enara ttipiak bizitzan barnako bidaiari heltzen dio, ausart, xalo eta baikor. Ikusnahia eta sena bidaide bikainak izanen ditu Enarak. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 05-09, 10-14 |
Liburuak |
Hasiera | ||
«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 05-09 | |
Liburuak |
Hodeietan | ||
2011ko sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian saria jasotako proiektuaren emaitza da eskuartean duzun lan hau. Kategoria honetako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 10-14, 14-16 | |
Liburuak |
Iban Aldeanurikoa (II) - Berehorraren ondarea | ||
Iban eta Errion-Thaleko bere lagunak inbaditzaileen aurka guztia emateko prestatzen diren bitartean, bada gizon prestu bat, gatibualdi luze batetik ihes egin duena eta, beste bat, traizio beltzena ehotzeko azpilanean dabilena. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 10-14, 14-16 | |
Liburuak |
Ilargia lapur | ||
Fantasiaz eta irudimenaz baliatu da Pablo Albo kontakizun honetan, eta goxotasunez eta umorez landu du haurrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzen den erronka: txupetea uztea. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 00-04 | |
Liburuak |
Larunbatean Bukowskin | ||
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. | ||
Prezioa: | 11-20 € | |
Adina: | 10-14, 14-16 |
martes, 1 de mayo de 2012
viernes, 27 de abril de 2012
lunes, 23 de abril de 2012
Liburuaren nazioarteko eguna
Gaur Sant Jordi edo Jurgi Deunaren eguna da: liburuaren nazioarteko eguna.
Katalunian usadioz Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak
elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta
emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa
oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikien. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.
Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna.
Cervantes,
Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga
(1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz, 1932. urtetik ospakizun
bihurtu du UNESCOk egun hau, irakurzaletasuna, argitalpen industria eta
jabego intelektualaren babesa sustatzeko helburuarekin
Euskal Herrian ikastetxe eta udal liburutegi gehienetan ospatzen
da urtero Liburuaren Eguna eta aste horretan literatura eta irakurketarekin
zerikusia duten jarduera desberdinak antolatutzen dira.
Egun hau ospatzeko ezer berezirik egin behar al duzu?
viernes, 20 de abril de 2012
Irakurri, gozatu eta oparitu
Liburuaren nazioarteko egunean, apirilaren 23an, abiatuko da Irakurri,
Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Bi hilabetez 15 herritan
gauzatuko da egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, elkarlanean jarriko
ditu herrietako Euskaldunen Elkarteak, udal liburutegiak eta
liburudendak.
Apirilaren 23an jarriko da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu
kanpainaren seigarren edizioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta 15
herritako Euskaldunen Elkarteek antolatutako ekimena. Irakurzaletasuna
bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera
animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.
Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu
denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko
harremana bultzatzea ere badu helburu. Kanpainaren izenak berak argi adierazten
duenez, hiru pauso eman behar dira bertan parte hartzeko:
- Irakurri
Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere.
Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu
maileguan eskatu ahal izango dugu.
- Gozatu
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat
bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun...
Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako
liburudendan erabiltzeko.
- Oparitu Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati,... edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketaren % 25a ordaintzeko aukera izango dugu, % 50a euskaldunon elkarteko kidea izanez gero.
Nazioarteko Liburuaren Egunean hasita, bi hilabetez
Aurreko bost edizioak moduan, apirilaren 23an abiatuko da aurten ere
Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean.
Uda aurreko hilabeteak baliatzen dira beti egitasmoa sustatzeko, liburuen
irakurketa eta oparitarako garai oso egokia baita hau. Horrela, aurten bi
hilabeteko iraupena izango du kanpainak eta ekainaren bukaerara arte aukera
izango dute herritarrek kanpainan parte hartu eta abantailak baliatzeko.
15 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen bi hilabeteotan,
tokian tokiko Euskaldunon Elkarteek sustatuta:
- Araban: Aramaio (Txirritola), Urkabustaiz (Lan eta Jolas), Legutio (Udal liburutegia) eta Zuia (Bidabarri)
- Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama (Zorrizketan) eta Zamudio (Lagatzu)
- Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia (Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun (Irun Iruten)
- Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).
Zozketak, berrikuntza
Irakurri, Gozatu eta Oparitu-ren seigarren edizio honek badakar
berrikuntzarik. Bi zozketa egingo dira liburutegi bakoitzean, maiatzean eta
ekainean parte hartuko duten irakurleen artean; sariak, noski, irakurtzen eta
gozatzen jarrai dezaten lagunduko duten erosketa-txartelak izango dira. Horiei,
tokiko elkarteek, egitasmoaren inguruan antolatuko dituzten ekintzak gehitu
behar zaizkie; solasaldiak idazleekin, liburu azokak, ipuin kontaketak...
Oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak
ekimen honen bidez:
- Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea.
- Era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea.
Egitasmoaren aurreko bost edizioetako balorazio positiboak kontuan harturik
abiatu dute Topaguneak eta herrietako euskara elkarteek seigarren edizio hau.
Izan ere, egitasmoa martxan jarri den herri gehienetan honek eragin positibo
nabarmena izan du herritarrek liburutegi publikoan egiten duten euskarazko
liburu mailegu erabileran; datu positiboa da, egitasmoaren helburuen artean
euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea baitago. Zeharkako
helburu izanagatik, erabilera horrek liburuen salmentan izan duen eragina ere
kontuan hartzekoa izan da eta zenbait kasutan, nabarmena gainera. Oso ondo
baloratu izan da, era berean, egitasmo honi esker era askotako eragile publiko
eta pribatuen arteko elkartana gauzatu izana.
Egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien
babesaz gain, honako argitaletxeen laguntzari esker izaten da posible:
Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela, Txalaparta eta Susa.
Iturria: www.erabili.com
miércoles, 18 de abril de 2012
komikiak
Sarritan komikiak bigarren mailako literatura moduan ikusten ditugu eta ez luke horrela izan behar. Literaturako beste edozien formaturen maila bera dute eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzeko orduan badituzte hainbat abantaila. Hona hemen zenbait komiki gomendagarri.
De Rerum Natura 4
KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 4
Egilea: Patxi Huarte "Zaldieroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:
Bonaparte Errusiako kanpainan bezala, ezinean dabil Napoleon Lopez
gurea, euskal gizarte eskertxarrekoak haren normalizazio saioak ulertu
nahi ez dituela-eta; The Organization, berriz, zenbat eta gutxiago
agertu, orduan eta arrakastatsuago.
Urtea: 2011
Prezioa: 18,75€
Gartxot. Konkista aitzineko konkista
KOMIKIAK
Izena: Gartxot. Konkista aitzineko konkista
Egilea: Edorta Barruetabeña - Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Arturo
Campionek Itzaltzuko kondaira zahar bat hartu eta historiako une eta
toki jakin batean kokatu zuen. Hortxe kokatzen dira Donejakue Bidea,
mairuak, zaldunordeank, bardoak.... Ohar-papertxoz osatutako altxor
txiki hau Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak idatzi dute, Gartxot
izeneko filmaren gidoilariak.
Urtea: 2011
Prezioa: 16,50€
Asterix gladiadorea
KOMIKIAK
Izena: Asterix gladiadorea
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena:
Asterix-en lehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu
haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta
etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011
Urtea: 2011
Prezioa: 16€
Asterix eta godoak
KOMIKIAK
Izena: Asterix eta godoak
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena:
Asterix-en ehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu
haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta
etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011
Urtea: 2011
Prezioa: 16€
De rerum natura 3
KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 3
Egilea: Patxi Huarte "Zaldi eroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:
Napoleon Lopez euskal arazo edo gatazka guztiak normalizatzera etorri
den garaia izan da; Braveheart Ibarretxek bere ametsetako abenturatxoak
bertan behera utzi behar izan dituena; bitartean hor jarraitzen du
azken antxoak bere kezka ekologikoez galdetzen, Mitxelena XVI.ak
euskarari buruz pontifikatzen...
Urtea: 2010
Prezioa: 18,20€
Okatxu
KOMIKIAK
Izena: Okatxu
Egilea: Asisko, Mattin Irigoien, Adur Larrea
Argitaletxea: Argia
Azalpena:
Okatxu jaio berri da Iparraldeko arditegian; ez da harritzekoa, berau
arkumea baita. Haren begietatik mundua ezagutuko dugu: ama eta beste
axuriak, artzaina eta zakurrak. Koiote amerikar euskalduna eta
mendizale bizkaitarrak...; Udaberria hastearekin bat, kamioi batek
garraiatuko du artaldea goi larreetara, eta bertan bizi berri bat
hasiko du, ezagutza harrigarriak eginez...
Urtea: 2010
Prezioa: 17€
Pololoak 3
KOMIKIAK
Izena: Pololoak 3 - Atxeritoko balada
Egilea: Patxi Gallego Palacios
Argitaletxea: Elkar
Azalpena:
Zertan amaituko da Xabinaitorren abentura? Pirinioetan jarraituko al du
Kariñerekin batean? Ihes egingo al die guardia zibilen erasoei eta
Aldanondo inspektorearen segadei? Zer pentsatzen dute honetaz Xabiren
guraso desesperatuek? Eta idazle jauna, ez ote dago nazkatuta bere
super-heroiaz? Ez galdetu gehiago eta hartu liburua behingoz!
Urtea: 2009
Prezioa: 23€
Abentura Olinpikoa
KOMIKIAK
Izena: Abentura olinpikoa
Egilea: Txani Rodríguez y Nacho Fernández
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Manuel
eta bere ikaskideak aukeratuak izan dira "olinpiada berde"direlako
batzuetan parte hartzeko, ingurumenaren iraunkortasuna eta errespetua
sustatzea helburutzat hartuta. Kirol ekitalde entzutetsu horien kariaz,
Australiatik Euskadira etorriko dira Manuelen lagunak eta Manuel bera,
hemen egingo baitira jokoak. Gure artean diren bitartean, abentura
berriak bizi eta lagun zaharrak berriro ikusiko dituzte.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€
Ahalmen partekatuak
KOMIKIAK
Izena: Ahalmen partekatuak
Egilea: Jansain & Zerda
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Soltaren
gaztea erresuma galdu baten bila abiatu da bere lagunekin. Bidaiaren
gorabehera ugarietan zehar, neska gaztea konturatzen da lankidetza dela
biderik ziurrena oztopoei aurre egiteko. Ibilaldi luze eta zail
horretan jasotako eskarmentuak indarra emango dio gorte zalantzati eta
bere pribilegioez itsututako bat errotik eraldatzeko.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€
Diamanteak harean
KOMIKIAK
Izena: Diamanteak harean
Egilea: Joseba Gómez y Josema Carrasco
Argitaletxea: Saure
Azalpena: “Ziklozirkua”
bildumako bigarren ale honek Botswanako herri boskimanoaren egoeraren
berri ematen digu. Kalahariko boskimanoak Afrikako herririk zaharrena
dira. Denbora luzean hainbesteraino zapaldu dituzte, non herri gisa
arriskuan baitaude. Beren lurretan diamanteak aurkitu izanak bizkortu
egin zuen antzinako kultura horren suntsitze-prozesua.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€
Irati Saiak
KOMIKIAK
Izena: Irati Saiak
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena:
Joxean Muñoz eta Juan Luis Landak; Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadok
osatutako tandemek Xabiroi aldizkarian argitaratutako komiki bilduma
dira Irati eta Piztia Otzanak. Gidoia bikaina eta marrazkiak
ezin-hobeak. Genero beltzekoa, intriga, misterioa eta abentuak
ziurtatuta dauzkazue.
Adin-oharra: Helduak
Urtea: 2009
Urtea: 2009
Prezioa: 12€
Newton eta torriko superordenagailua
KOMIKIAK
Izena: Newton eta Torrijo superordenagailua
Egilea: Edorta Corpas y Victor Araque
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Newton,
bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko
laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton
berpiztea, klon bihurturik. Proba batzuk eginda etxera joateko ordua
iritsi da, baina Vicente Bucay Delgado Ávalos Newtonek ez du nahi
Isaacek laborategiko gela hotz batean lo egiterik, arbaso hura mundura
ekartzea ez da-eta esperimentu arrunta.
Urtea: 2009
Prezioa: 17€
martes, 17 de abril de 2012
liburu gomendioak: 16 urtetik gorakoentzat
BAIETZ OKERREKO
BIDEA AUKERATU Edorta Agirre / Asisko Urmeneta
Alberdania 14,50€ |
ATONDU
Ane Albisu Elkar 29,50€ |
EUSKARAREN
DOLUMINAK Luis Aramburu Altuna Elea 15€ |
ERREGE HILOBIA
Aitor Arana Elea 14€ |
HITZA AZTI
Iñaki Arranz Alberdania 19,50€ |
IRUZURRAK
HISTORIAN Eduardo Arrayet / Iñaki Gonzalez Garai Gaiak 17€ |
HERRIA, HIRIA, NAZIOA
Zibilismoaren sustraiak Xabier Arregi Pamiela 11€ |
HITZAK
BATZEN GAITU Askoren artean Elea 10€ |
BERTSOLARI
TXAPELKETA NAGUSIA 2005 Askoren artean Bertsozale elkartea |
BAPATEAN 2005
Askoren artean Bertsozale elkartea 15€ |
BROOKLYNGO
EROKERIAK Paul Auster Alberdania 19,50€ |
KRISTALEZKO HIRIA
Paul Auster (itzul. H. Cano) Txalaparta 15€ |
ZALDITERIA GORRIA
Isaak Babel Alberdania 11,30€ |
ZALAKAIN
ABENTURAZALEA Pio Baroja Nessi itzulpena: Koro Nabarro Elkar eta Alberdania 12,45€ |
EZKATAK
Leire Bilbao Susa 10€ |
AGOSTI CHAHOREN
KANTUTEGIA Agosti Chaho Susa 17,50€ |
ERO HIRIA
Javi Cillero Alberdania 14,20€ |
MUNDUKO ETA EUSKAL
HERRIKO ATLASA Geografikoa eta politikoa Elhuyar Edizioak Elhuyar 20,5€ |
HARTZ ARREA
PIRINIOETAN Migel Mari Elosegi Elkar 23,75€ |
ZIENTZIA ETA NATURA:
HOGEITA SEI ISTORIO Pello Epeldegi / Unai Mtz. Lizardui Gaiak 18€ |
EZ DADILA
EGUZKIA SARTU Martin eta Xabier Etxeberria Elkar 16,75€ |
JAZINTO
RIVAS ELGETA (1906-1964) Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 12€ |
BIDEGILEAK
Eusko Jaurlaritza 6€ |
IZUA
Lydia Flem Alberdania 11,90€ |
CELESTINO URIARTE
Klandestinitatea eta erresitentzia komunista Juan Ramon Garai Txalaparta 16€ |
PIO BAROJAREN
DONOSTIA Pio Baroja Alberdania 8€ |
EZ MERKEENAK, BAI ONENAK!
ARGIA: euskal publizitatea abian Lander Garro Alberdania 10€ |
SANTXA
Aizpea Goenaga Mendiola Euskaltzaindia 4€ |
MENTXAKAREN
AITORPENA Jose Ramon Goikoetxea "Ardotxi" Elkar 17,75€ |
EUSKAL HERRIA
DATUEN TALAIATIK 2006 HHAA Txalaparta 35€ |
IILUNETIK ARGIRA
ELBIRA ZIPITRIA Hik Hasi 17€ |
KONTU-JATEN
Arantxa Iturbe Alberdania |
NAFARROAKO
ARTIZARRA Joxemari Iturralde Elkar 10,10€ |
DIORAMAK
Patxi Iturregi Elkar 13,90€ |
TEILATUKO LIZARRA
Koldo Izagirre Susa 11,50€ |
AMAREN ESKUAK
Karmele Jaio Elkar 14,20€ |
BAT, BI, MANCHESTER
Iratí Jimenez Elkar 9,45€ |
TXORIA
Oh Jung-Hi Alberdania 16€ |
AROTZAREN
ESKUAK Alberto Ladron Arana Elkar 17,€ |
XABIER LETE
abestitzak eta poema kantatuak Xabier Lete Elkar 17€ |
BESTIARIOAK
Hilerrikoiak Karlos Linazasoro Elkar 10,10€ |
LILE
Peru Magdalena Elkar 12,75€ |
MIRARIEN
KALEZULOA Nagib Mahfuz Alberdania 15,50€ |
MILA ETA BAT
GAUEN GAUAK Nagib Mahfuz (itzul. P. Zubizarreta) Txalaparta 17€ |
HIRI GORAZARRE
JoséRamón Makuso Elea 10€ |
SORGINAK
Euskal kultura Toti Martinez de Lezea Erein 32€ |
ARIMA ENKONIATUAK
Xabier Mendiguren Elizegi Elkar 15,05€ |
PAPERJALEAREN
DIETA Xabier Mendiguren Elizegi Elea 15€ |
KALEKO IPUINAK
Juan Karlos Merino Elea 10€ |
ECCE HOMO
Laura Mintegi T Txalaparta 16€ |
PEACEFUL SOLDADUA
Michael Morpurgo Alberdania 19,50€ |
BIZIAGO SENTITZEAK
DAKARREN INGURUAN... Mugaldekoak Gaztelupeko Hotsak Liburua+CDa 15€ |
ZAZPI URKATUAK
Leonid Nikolaievitx (Itzulpena: Jose MoralesBelda) Elkar&Alberdania 12,30€ |
BIZITZA EREDUGARRIAK
J. M. Olaizola "Txiliku" Elkar 17,50€ |
ETXEA
Josu Penades Alberdania 14,20€ |
RAGGA-RAGGA DATOR GAUA
Paddy Rekalde Susa 13€ |
AXENARIO
Jules Renard (Itzulpena: Itziar Otegi) Elkar&Alberdania 10,70€ |
KASANDRA LEIHOAN
Fito Rodriguez Txalaparta 14€ |
NEGUTEGIA
Ixiar Rozas Pamiela 15€ |
IZKIRIATURIK AURKITU
DITUDAN ENE POEMAK (ed. Zuzendu eta eguneratua) Joseba Sarrionandia Pamiela 19€ |
EZ GARA GURE
BAITAKOAK (ed. Zuzendu eta eguneratua) Joseba Sarrionandia Pamiela 13,50€ |
NI EZ NAIZ
HEMENGOA (ed. Zuzendu eta eguneratua) Joseba Sarrionandia Pamiela 17€ |
ENPLEGUAREN ARBOLA
Pablo Sastre Susa 12€ |
BALA HUTSAK
Castillo Suarez Elkar 11,60€ |
GURE GERRETAKO
HEROIAK Rafa Ugalde Elkar 12€ |
99 PIROPO POLTSIKORAKO
Urtxintxa 1€ |
EUSKARA JENDEA
Xamar Pamiela 29,50€ |
INON IZATEKOTAN
Juan Luis Zabala Susa 13€ |
TXANTXA QUICK.
NARRATIBA SAILA Patxi Zubizarreta Erein 14,90€ |
ETAren HAUTSA
Joseba Zulaika Alberdania 13,50€ |
ERRETZAILEEN EREMUA
Jon Alonso Susa 13€ |
TXOKOTIK ZABALERA
Dabid Anaut Alberdania |
SUSTRAI BELTZAK
Jon Arretxe Elea 13€ |
ESPAINIAREN ARIMAZ
Joxe Azurmendi Elkar 20,75€ |
MAREAREN ERRAIETAN
Jose Inazio Basterretxea Polo Alberdania |
JAKINTZAREN ARBOLA
Pio Baroja itzulpena: Josu Zabaleta Elkar eta Alberdania 14,40€ |
RORY GALLAGHER KEMENA ETA LEIALTASUNA
Xabi Borda Gaztelupeko Hotsak 12€ |
JOTAKIE UROLAN POP
Xabi Borda Gaztelupeko Hotsak 12€ |
MAILUAREN ODOLA
Aingeru Epaltza Elkar |
JOLASTEN AHAZTU ZAIT
Joseba Etxarri - Oroz Alberdania 11,90€ |
NORK BEREA OZEANOA
Xabier Etxaniz Rojo Erein 14€ |
LITERATURAK UMEEI BEGIRATU ZIENEAN
Manu Lopez Gaseni Pamiela 11€ |
HYDE PARK-EKO HIZLARIA
Joxe Mari Iturralde Pamiela 21€ |
ROCK & KLICK
(argazki liburua) Ikor-Kotx Gaztelupeko hotsak |
RIMMEL Koldo Izagirre Susa 11,50€ |
IHES BETEA
Andu Lertxundi Alberdania |
BETI EDER DENA
Karlos Linazasoro Erein 11,80€ |
EZJAKINTASUNAK
Gerardo Markuleta Alberdania |
EUSKAL HIRIA SUTAN
Xabier Montoia Elkar 23€ |
LARRIALDIETARAKO IRTEERA
Txuma Murugarren Gaztelupeko hotsak 12€ |
MAITALEA ETA BESTE ANTZERKI-LAN BATZUK
Harold Pinter itzulpena: Iñigo Errasti Elkar |
BEÑAT DARDO
Joxan Oiz Susa 14€ |
BAP... eta bestela ondo?
Joxi Ubeda Gaztelupeko Hotsak 12€ |
ERROTARRIA
Jokin Urain Susa 13,50€ |
ERGELEN NONBREA
Jose Enrique Urrutia Capeau Pamiela 19€ |
29 IPUIN
Ursula Wölfel Alberdania |
|
|
|
|
DENBORA BATEKO ZINEMA PAPERAK
(1954-1961) Koldo Mitxelena Alberdania 8€ |
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)