www.katalogoa.org webgunean hilabetero 16 urte bitarteko gaztetxoentzat argitaratu diren produktuen berri ematen digute.
Hemen dituzue maiatzeko liburu eta komikien erreferentzia batzuk:
|
|
|
1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak,
aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako
frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
14-16, Helduak |
|
|
|
|
|
|
|
Zein handia den amatxo! Baina ez soilik Kuxkur amatxo baino askoz txikiagoa
delako. Ez, amatxo berez da zoragarria! Oso ausarta da, eta arrisku guztietatik
babesten du, berarekin jolasten da eta fruiturik goxoenak biltzen
dizkio. |
|
|
|
|
Prezioa: |
<10 € |
|
Adina: |
00-04 |
|
|
|
|
|
|
|
Enara ttipiak bizitzan barnako bidaiari heltzen dio, ausart, xalo eta baikor.
Ikusnahia eta sena bidaide bikainak izanen ditu Enarak. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
05-09, 10-14 |
|
|
|
«Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna,
erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko
kemena. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
05-09 |
|
|
|
|
|
|
|
2011ko sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian saria
jasotako proiektuaren emaitza da eskuartean duzun lan hau. Kategoria honetako
lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
10-14, 14-16 |
|
|
|
|
|
|
|
Iban eta Errion-Thaleko bere lagunak inbaditzaileen aurka guztia emateko
prestatzen diren bitartean, bada gizon prestu bat, gatibualdi luze batetik ihes
egin duena eta, beste bat, traizio beltzena ehotzeko azpilanean
dabilena. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
10-14, 14-16 |
|
|
|
|
|
|
|
Fantasiaz eta irudimenaz baliatu da Pablo Albo kontakizun honetan, eta
goxotasunez eta umorez landu du haurrentzat eta gurasoentzat zaila gertatzen den
erronka: txupetea uztea. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
00-04 |
|
|
|
|
|
|
|
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da.
Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak,
punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak. |
|
|
|
|
Prezioa: |
11-20 € |
|
Adina: |
10-14, 14-16 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario